Ingurumena - Medio Ambiente esainzdemurieta | 06 Ira 2007 09:53 pm
Vaticano = 0,0 CO2
Berri kurioso hau irakurri dut gaur, eta hala dirudi:
2008rako, Vaticano atmosferara isurtzen dituen emisioak guztiz konpentsatuko dituen munduko lehenengo estatua izango da.

Nola? emisioak konpentsatuko dituen baso bat berreskuratuko omen du Hungrian.
Zer iritzi?
ALDEko argudioak baditut:
- Herrialde batek bere inpaktua txikitzea erabaki du eta hori, berez, zoriontzekoa da.
- Interneten murgilduta nengoelarik, energia berriztagarriak ere ezarri dituztela irakurri ahal izan dut, beraz badirudi Eleiza katolikoak ingurumenaren aldeko konpromisoa baduela.
- Sentsibilizaziorako horrelako ekimenak oso positiboak dira.
Baina KONTRAkoak ere topatu ditut:
- Proiektua ez da Vaticanok berak diseinaturikoa, baizik eta KlimaFaren eskaintza bat, Vaticanok eskaintza hori onartu duelarik.
(Kuriosidadea: Planktos Estatu Batuetako berreskuratze enpresa KlimaFa-ren jabe nagusia da… Estatu Batuek ez dute Kyoto Protokoloa sinatuko, baina badaude bertoko enpresak gai hau aprobetxatzen jakin dutenak…)
- Gainera, Vaticano oso herrialde txikia dela eta, irakurri dudanez, badirudi bere isurpenak 20 hektareako baso batekin konpentsatu daitezkeela…
- Ez daukat argi ekintza hauek guztiak kezka baten ondorio diren, ala Eleiza jende gaztearengana hurbiltzeko nahia… inguruko informazio gehiago bilatzen nenbilela, jakin dut azken hilabete hauetan Aita Santuak ingurumenaren babesa barneratu duela bere hitzaldietan, batez ere gazteen aurrean gertatutakoetan.
Arrazoi desberdinak izango ditu Vatikanok horrelako erabaki bat hartzeko, eta ziur ere danak ez direla interes gabekoak izango.
Baina bestalde… Ze arraio! behar beharrezkoak ditugu aldaketa klimatikoa murrizteko ekimenak eta hau ere zoriontzekoa da.
5 Responses to “Vaticano = 0,0 CO2”
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.
on 09 Ira 2007 at 10:23 am 1.mikel said …
eta gobernuak eztu gauza bera egin afrikako eztakit norekin??
on 09 Ira 2007 at 11:02 am 2.esainzdemurieta said …
Hala da, bai.
Ingurumen Sailaren ekimenez, Eusko Jaurlaritzak Wangari Muta Maathai Nobel Sariak sortutako “Greenbelt movement” elkartearekin hitzarmen bat sinatu zuen.
Helburua? Jaurlaritzak urtero sortzen dituen emisioak konpentsatzea, zuhaitzen landaketen bidez.
Hona hemen informazio gehiago:
Wangari Muta Maathai euskadin emandako hitzaldia:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-434/eu/contenidos/informacion/conferencia_maathai/eu_conf/indice.html
Wangari Muta Maathairi buruz:
http://es.wikipedia.org/wiki/Wangari_Maathai
Greenbelt movement:
http://www.greenbeltmovement.org/
Emisioak konpentsatzeko gune bat (baino hainbat dago! zuk gehien gustuko duzuna bila ezazu!):
http://www.ekopass.org/
on 09 Ira 2007 at 9:31 pm 3.haritzpean said …
Zorionak ba Vaticanoari!
Vaticanoa bezalako estatu txiki batek mundu mailako kliman duen eragina txikia bada ere; gazteleraz esaten den eran, menos da una piedra!
Gainera Aita Santuak duen influentzia kontuan izanda primeran klima aldaketa barnetzen hasten bada.
on 10 Ira 2007 at 1:18 pm 4.JK said …
Zorionak Errepublika Ekologista of Batikano! :p
on 14 Ira 2007 at 7:36 am 5.Tuki said …
Zorionak lehenengo zuri, aldaketa bikaina blogana. Aspaldian ez nintzela sartzen eta…
Eta Vatikano-ONG-Bosques sin fronterasi buruz dudan iritzia… mmmm, duen dirua izanik mundu osoan zuhaitzak landa zitzakeen… Zoriontzekoa bada, baina horren atzetik ze interes (mediatiko, ekonomiko, soziala…) dagoen gustatuko litzaidake jakitea. El interés desinteresado.
Ale, Eli, Ashetek, bidalitako enkargutsoa, zuri pasatzen dizut
http://sobeit.wordpress.com/2007/09/14/blog-solidario/
Muxu handi bat wapissima!