Posts or Comments 10 March 2010

Ingurumena - Medio Ambiente esainzdemurieta | 08 Ots 2007 11:12 pm

Usurbilera bisita

Pasa den astelehenean Usurbilera bisita genuen, Ingurumen Sailburua eta Hezkuntzako Sailburu eta arduradunekin batera, Zubieta auzoan dagoen Usurbilgo Lanbide Eskola-ra, hain zuzen.

Usurbilgo Lanbide Eskola

1.975ean sortutako zentroa Zubieta auzoan kokatzen da. Egun euritsua zen eta ia korrika sartu ginen zentrora. Sarreran hainbat adierazleen eboluzio grafikak ikusi nituen. Dena oso txukun. Gero jakin genuen, Kalitatezko prozesuetan aspalditik, 1995etik, murgilduta daudela: ISO norma, EFQM eredua, “Investors in People” saria…

Eskola prozesu mekaniko, elektriko eta elektronikoetan espezializatu da, nahiz eta arlo administratiboa ere lantzen hasi diren.

Hala ere, deigarriena energia berriztagarrien alde egindako apostu tinkoa iruditu zitzaidan:

Eguzki panela Haizerrota
.

Ikastaro eta jardunaldiak antolatzen dituzte, ikasle eta teknikoentzako, presentzialak eta baita on line. Eskaintza oso interesgarria da.

Eguzki panelak, fotoboltaiko eta termikoak, finkoak eta mugikorrak, haize-errotak, energia geotermikoa… zentroak daukan eraikin berrian (energia aurrezteko irizpideekin eraikia) eta baita erakustokian ikusi ahal genituen, danak ikasleek martxan ipinitakoak.

Bisitaren ondoren emandako prentsaurrekoan, Esther Larrañaga, Ingurumen Sailburuak, IPCC-ko (Aldaketa Klimatikorako Nazioarteko Panela) adituek emandako ondorioak azpimarratu zituen: aldaketa klimatikoaren inguruko eztabaida zientifikoa amaitu da: Aldaketa Klimatikoa errealidadea da.

Danok dakigun bezala, Aldaketa Klimatikoaren eragile nagusienetariko bat energiaren sorrerarako prozesuak dira. Zer esanik ez dago, beraz, egun eta etorkizunean, energia berriztagarriek izango duten garrantzia.

Ingurumenak aukera berriak dakarzkigu eta Usurbilgo Lanbide Heziketa zentro honek honek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea erabaki du.

Trackback This Post | Subscribe to the comments through RSS Feed

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.