Posts or Comments 21 November 2008

Ingurumena - Medio Ambiente esainzdemurieta | 21 Urt 2007 10:46 pm

Tximeleten atzetik

Hauxe da Ingurumen Sailak argitaratutako azken liburuaren izena eta honek dioen bezala, tximeletei buruzko argazki, marrazki eta informazio guztia topa daiteke, hori bai, danok uler dezakegun idazkera erabiliz. Zalantzarik gabe, oso liburu gomendagarria.

Liburua 4 atal nagusietan banatzen da:

  • Informazio orokorra: noiz agertu ziren Lurran, zeintzuk dira bere ezaugarri nagusiak, sortze faseak…
  • Tximeletak eta gizakia, bere kontserbaziorako proposamenak barne
  • Tximeleten obserbazioa, aholku praktiko batzuk ere barne
  • Irudien galeria bat, tximeleten fase guztiak jasotzen dituena: estalketak, arraultzak, beldar eta krisalidak eta tximeletak.

Hainbat gauza interesgarriren artean, bi gustatu zaizkit bereziki. Lehena, euskal kulturan tximeletak bere garrantzia izan duela.

Ba al zenekiten euskaraz izen gehien duen animalia dela tximeleta?

Hala omen da, eta liburuan, hori frogatzearren edo, izen desberdinen zerrenda luze-luzea erakusten digute: tximeleta, bitxilote, txilipitaina, mari sorgin, inguma, txintxilinpalo, lilirita, txipilipeta, atxitamutxita, pinpilinpauxa… eta abar!

Baina aldi berean, tximeleta espezie bakoitza desberdintzen duen izenik ez daukagu!

Gustatu zaidan bigarren gauza haien kudeaketari dagokio. Askotan gizakiok espezieren bat babestu nahian naturaren oreka apurtzen dugu eta zoritxarrez hauxe izan zen tximeleta espezie batekin gertatutakoa Ingalaterran, Maculinea arion espeziea hain zuzen.

Maculinea arion

Tximeleta honek bere bizi-ziklorako inurri baten laguntza behar du eta inurri hauek aldi berean, 3 edo 4 zm-ko belarra behar du bizitzeko, altuera honekin Tª eta ezaugarri fisiko egokiak mantentzen direlako. Espezie hau babesteko hainbat neurri hartu egin zen, haietatik bat, tximeleta bizi zeneko inguruan abeltzantza galeraztea.

Zoritxarrez, abeltzantza desagertzeak inguru honetan, belarra gehiago haztea. Honek inurriak desagertarazi zituen, eta hauekin batera, Maculinea arion tximeleta guztiz desagertu egin zen.

Naturaren oreka oso apurkorra da, beraz askotan hobe da gizakiok ekintzarik ez egitea, naturari berari utziz lan hori.

Egindakoaz ikas dezagun.

Argizkiaren iturria: www.butterfly-conservation.org

5 Responses to “Tximeleten atzetik”

  1. on 24 Urt 2007 at 3:51 pm 1.ashet said …

    Nere Inguma ez da tximeleta :P iletsuagoa baita.

  2. on 25 Urt 2007 at 9:51 am 2.esainzdemurieta said …

    Ba al zenekien inguma hizak tximeleta esan nahi zuela? :)

  3. on 25 Urt 2007 at 6:30 pm 3.ashet said …

    esanahi mitologikoarekin gelditu nintzen soilik

  4. on 27 Urt 2007 at 12:36 am 4.Harry said …

    bernardo atxagak, obabari buruzko bere liburuetan tximeletei buruz hitzegiteko, neretzat behintzat, hitz politt eta berezi bat erabiltzen du, zure zerrendan ez dagoena :P : Mitxirrika. deitaile kurioso bezala…

    www.egiaz.net

  5. on 27 Urt 2007 at 7:47 pm 5.esainzdemurieta said …

    Hori ere agertzen da liburuan! Nik batzuk baina ez ditut aipatu, baina askoz ere gehiago jasotzen ditu!

    Hala nola:

    Tximirrika
    mari sorgin
    mitxeleta
    eskabi
    altxabili
    axandiloa
    aperiko
    astatsa
    atsoaren arima
    astoluma
    atxiamatxia
    atxinini
    axandalo
    azapinpirin
    farfail
    gaulika
    jainko-belatx
    jainko-oilo
    jainko-mandatari
    lilirita
    makara
    maripanpalona…

    eta gehio!!!

Trackback This Post | Subscribe to the comments through RSS Feed

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.