Posts or Comments 13 October 2008

Sailkatugabeak esainzdemurieta | 13 Api 2007 11:45 pm

Badoa Rallyestone!!!

Iaz, kotxe klasikoen rallye hau berreskuratu eta aurten ere Bilbon Rallyestone ikusteko aukera daukagu.

Rallyestone

25 urtetik gorako 80 kotxe baino gehiago, erregulartasunaren bila korrika!!

Esan beharra dago, Bilboko Udalean EAk kudeatzen duen Hezkuntza, Gazteria eta Kirol sailak eta bere buru den Jon Aritz Bengoetxeak zer ikusi nabarmena izan dutela rallye honen berreskurapenean.

Rallye-a Bilbon hasi da gaur, benetan gauza harrigarria eta berezia da, baita motorzaleak ez garenontzat ere. Aurten gainera, partaidetza bereziarekin, Eusko Alkartasunako bi zinegotzik hartu baitute parte rallye honetan: lehen aipatutako Jon Aritz Bengoetxeak eta Donostiako zinegotzi den Harkaitz Millanek, SEAT 850 batekin.

Hantxe izan naiz ni, momentu hau argazki erreportai txiki baten bidez betikotzeko.

Jon Aritz eta Harkaitz

Jon Aritz eta Harkaitz SEAT 850-arrerekin

Baina ikusi ditugu beste hainbat kotxe polit eta ikusgarriak!

p1020850.JPG

Baita luxuzko kotxeak ere. Hauxe, atera den lehenengo kotxea izan da, 5.30ak aldera:

Ferraria
p1020855.JPG

Hurrengo argazkian Jon Aritz eta Arturo Lagos (antolatzaile nagusienetako bat) ikus ditzakegu kotxe bati irteera ematen. Atzekaldean, Loroño aurkezlea:

Arturo Lago eta Jon Aritz Bengoetxea

Kotxeari azkenengo moldaketak egiten dizkiote…

Motorra

… eta azkenean, 92. kotxeari irteteko ordua heldu heldu zaio, ordu t’erdi geroago:

Hilaran

.

HOR DOAZ!!

Irteera

.

Inork helmugara hurbiltzeko gogorik izango balu, jakin dezala rallye-a Bilbon amaituko dela igandean, apirilaren 15ean, Sheraton hotelean, eguerdialdera.

Ordurarte, bidaia on!!

One Response to “Badoa Rallyestone!!!”

  1. on 16 Api 2007 at 9:11 pm 1.gorri said …

    Harkaitz eta Jon Aritz bikainak zarete!!

Trackback This Post | Subscribe to the comments through RSS Feed

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.