Ingurumena - Medio Ambiente esainzdemurieta | 14 Mar 2007 11:48 pm
Euskal kostaldearen babesaren alde

..
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak atzo Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana onartu zuen [gaztelaniaz “Plan Territorial Sectorial (PTS) de Protección y Ordenación del Litoral].
Baina …
zer da Lurraldearen Arloko Plan bat?
- Lurralde Arloko Planak (LAP)
Son documentos que planifican y ordenan sobre el territorio aspectos sectoriales.
Adibide bezala, orain arte onartu diren hainbat plan aipa ditzakegu:
- Energia eolikoko LAP-a
- Ibaien eta erreken ertzak antolatzeko LAP-a
- Jarduera ekonomikoetarako lurzorua sortzeko LAP-a
- Hezeguneen LAP-a
- …
- Zertan datza Itsasertza babesteko LAP-a?
Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Sailak egindako dokumentu honek natura ondarea eta ingurumen babes handiagoa bermatuko du. Planak, itsasertzaren barne mugatik, 500 m-tako tartea babestuko du.
Baina babesteaz gain, itsasertz eta inguru lehorreko eremuan burutzen diren jardueren koordinazioa ere indartu nahi du plan honek.

Eremu guztiek ez dute babes baldintza bera. Aurreko irudian, adibidez, Zumaia herrirako LAP-ak barneratzen duen antolamendua ikus dezakegu. Aipatu dugun 500 m-ko eremu horretako babes desberdinak ikus daitezke. Gorriz dagoen eremua, babes bereziko eremua da. Hobetu beharreko aldeak, basoak, nekazal eremuak ere definitzen dira.
Azken urte eta hilabeteetan, lurraldea eta kostaldearen aurkako erasoak pil-pilean egon dira, gizartean kezka handia sortu delarik. Inongo zalantzarik gabe, esku tartean dugun dokumentu berri hau euskal kostaldea babesteko eta kaltetutako eremuak berreskuratzeko tresna baliagarria izango da.
.
*Irudiak: Lurralde Antolamenduko zuzendaritza
7 Responses to “Euskal kostaldearen babesaren alde”
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.
on 15 Mar 2007 at 1:35 am 1.zazpi said …
harrigarria. benetan. askotan ingurumenaren babesaz ari garenean itsasoa ahazten dugu, eta gutxitan (inoiz ere ez?) itsaslabarrak kontuan hartzen ditugu. ZORIONAK!
Jaizkibel BIZIRIK nahi dugu!
Monpas eta Ulia BIZIRIK!
on 15 Mar 2007 at 12:06 pm 2.alex said …
un video del tema en la url del DV de hoy:
www.diariovasco.com
on 15 Mar 2007 at 9:59 pm 3.esainzdemurieta said …
Ez neukan ikusia bideoa, baina berria gaur medio guztiek dakartzate.
Benetan oso tresna garrantzitsua izango da gure kostaldea babesteko, nahiz eta mugak batzuk ere dituen: estatuaren legedia gure legediaren gain dago, eta honek interes orokorreko portuak barneratzen ditu (Bilbo eta Pasaia).
Zazpik aipatzen zuen bideoa:
http://www.diariovasco.com/prensa/20070315/aldia/patrimonio-ecologico-ambiental-costa_20070315.html
on 17 Mar 2007 at 3:19 am 4.zazpi said …
nik ez nuen bideorik aipatu, hori alexek egin zuen. Dena den, bideoaren esteka eskertzekoa
on 19 Mar 2007 at 5:58 pm 5.esainzdemurieta said …
Barka zazpi, nahastu egin nintzen.
on 20 Mar 2007 at 11:26 pm 6.zazpi said …
el litoral anda un poco cabreadillo. Os pongo un enlace a una foto de un calderon muerto en las playas de donostia.
http://www.diariovasco.com/galerias/fotosdia/temporal-viento-nieve-2007_200703191448.html?id=13
on 20 Mar 2007 at 11:28 pm 7.es la 63 said …
el calderon esta en la 63 de la galeria