Sailkatugabeak esainzdemurieta | 24 Abe 2006 06:08 pm
Munduko libururik salduena
Atzo Olentzerorako azken orduko erosketak egiten ibili nintzen, korrika eta presaka, betiko legez. Gehien harritu ninduena izan zen ez nintzela pertsona bakarra, ehundaka, milaka pertsona zebilela Bilboko kaleetan lehenengo, eta Corte Ingles-en gero.
Corte Ingles-ek 9etan ixten zituen bere ateak, eta 5 minutu lehenago oraindik ehundaka pertsona ziren barruan erosten. Eta ziur nago goizeko 4etan itxiko balu, 3.50etan oraindik milaka pertsona egongo zirela zer edo zer erosi nahian.
Aitarekin komentatzen genuen… zoratu al gara? zentzurik al du horrela ibiltzeak? askotan ez dakigu zer oparitu ere. Noski, zer da falta zaiguna? ez al dugu denetarik? baina nolabait tradizio hori jarraitzen behartzen duzu zeure burua.
Aurten ez dugu ez zuhaitz ezta gabonetako apaingarririk ipini, gero eta gehiago sentitzen dudalako ospakizun hauek euren izaera erabat galdu dutela, kontsumo basatia bultzatzen duten ospakizun bihurtu direlarik. Baina azken finean, hau gure gizartearen islada baino ez da, eta hori da kezkatzen eta penatzen nauena.
Duela urte batzuk, Trivialera jokatzen ari ginela, munduko libururik salduena zein zen galdera tokatu zitzaidan… niri Kixotea eta Biblia etorri zitzaizkidan burura. Erantzun zuzena Biblia izan zen.
Beno ba, Trivialeko arduradunek erantzun hori eguneratu beharko dute. Aste honetan Le Monde-n irakurritakoaren arabera, IKEAren katalogoak 160 milioi ale banatu ditu, Bibliaren distribuzioa gaindituz.
Horra hor datua. Norberak nahi bezala interpreta dezala.
Zorionak guztioi.

2 Responses to “Munduko libururik salduena”
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.
on 24 Abe 2006 at 8:17 pm 1.Galder said …
Aupa Eli. Je jeje baita elkar ikusi genuen. Nik be gauza bera pentsatzen dut baina azkenean maite dituzueni zerbait ere erosi behar diezu, eta hara joan ginen.
Penagarria da hori, zer oparitzea ere ez jakitea, guztioi gertatzen zaigu.
Ikearena kristona da!
on 25 Abe 2006 at 12:33 pm 2.esainzdemurieta said …
Ikearena izugarri ezta??? ni ere aho bete hortz geratu nintzen! libururik “salduena”…