Posts or Comments 30 July 2010

Kultura esainzdemurieta | 04 Abe 2006 08:45 am

Lutero

Pelikula interesgarria. Garai hartako kontestu historikoa, politikaren garrantzia protestantismoaren aurrerakadan, katolizismoaren krisialdia eta ustelkeria erakusten dituelako -hobeto edo okerrago-.


Interesgarria, baina besterik ez. Shakespeare in Love-n ikusi genuen J. Fiennes-ek antzezten duen Luteroren irudia oso desberdina da pelikulan zehar (batzuetan guztiz orekagabe eta neurotikoa, bestetan unibertsitate irakasle bikaina) eta filma bera ere saltoka dabil, fase batetik bestera nola igaro oso ondo jakin gabe.

Zoritxarrez, amaiera ere bat batean heltzen zaigu, berriz ere saltoka, eta prozesu filosofiko, historiko eta teologiko guztiaren emaitzaz oso ondo jabetu barik.

Lutero Sin más.

One Response to “Lutero”

  1. on 05 Abe 2006 at 6:26 pm 1.trifonov said …

    badakizu ikusi nuela. Interesgarria oso izan zen, historia ondo agertuta baina katolizismoa gehiegi kritikatuz. nola bukatu da bada luteranismoa? zerk murgildu zuen europa gudaldi luzean? ez katolizismoa soilik, erlijioa baina.

Trackback This Post | Subscribe to the comments through RSS Feed

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.