Politika orokorra esainzdemurieta | 31 Abe 2006 06:44 pm
Itxaropena urruntzen da
Nik ez nuen inongo informazio berezirik, baina oraingoa behin betikoa izango zela uste nuen. Jakina, danok sentitzen genuen bake prozesua zailtasunak zituela, ez zegoela aurrerapauso handirik, baina atzera egitea oraindik zailagoa zirudien… Inozo xamarra, agian.
Atzo goizean goiz Barajas-en egondako atentatua jakin nuenean lehenengo sorpresa sentitu nuen. Eta zalantza. Ezin zitekeen ETAren ekintza izan, ez su etena apurtzen den komunikaturik eman gabe. Ondoren konfirmazioa etorri zen.
Sentitzen dut. Sentitzen dut lehenengo egondako zauritu eta oraindik desagerturik dauden bi pertsonengatik. Sentitzen dut herri honek bakea eta normalizazioa eskatzen duelako aspalditik.
Nahiko nuke 2007rako itxaropena itzuliko balitzaigu.
One Response to “Itxaropena urruntzen da”
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.
on 31 Abe 2006 at 8:55 pm 1.Galder said …
Ia 2007 bakearen urtea den, baina tamalez badirudi ez dela horrela izango.