Posts or Comments 30 July 2010

Ingurumena - Medio Ambiente & Geologia esainzdemurieta | 20 Abe 2006 10:56 pm

Flysch

Aurreko egunean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak biotopo babestu izendatuko duen Deba Zumaia guneari buruz idazten nuen, honek duen balio geologiko, ekologiko eta paisajistikoa azpimarratuz.

Hau dela eta, Jose Mª Alvarez eta Kepa Muruak, Bassarai argitaletxearen bidez, duela hilabete batzuk luzatu ziguten proposamena guztiz egokia iruditu zitzaigun: zonalde honi buruzko liburua finantzatzea.

Deba-Zumaia Flysch

“FLYSCH - Itsasertz bihurtua” liburuak aipatutako gune liluragarri horretaraino hurbiltzen gaitu, poesiaz lagundutako argazki zoragarrien bidez.

Aurretik Ingurumen Sailak lagundutako Itxina liburuaren bikia den liburu berri honen aurkezpena bihar izango da Gasteizen, bihartik aurrera beraz, liburudendetan eskuragarri egongo da.

Hau guztia esan ondoren, ziur nago izenburuaren inguruko erantzun gabeko galdera airean dagoela… zer ote da flysch hori?

Agian zehaztasun zientifiko handirik gabe -nire unibertsitateko maisuek barka nazatela!- baina danok uler dezagun, flysch-a geruza (estrato) gogor eta bigunen arteko txandakapena osatzen duten sekuentzia sedimentarioa da. Geruzen izaera desberdin hau dela eta, erosioak eragin handiagoa du geruza bigunenetan, gogorrenak nabarmentzen direlarik.
Deba-Zumaiako kasuan, geruza gogorrenak kareharriak (calizas) dira eta bigunenak tuparriak (margas). Geruzen txandakapen honek benetan liburu baten orriak dirudite, geologoek bertan Lurraren historia irakur dezaketelarik.

3 Responses to “Flysch”

  1. on 21 Abe 2006 at 6:15 pm 1.ashet said …

    Nik jakin nahiko nuke, nola eragin dezake biotopoan Mutriku alboan egitasmoan dagoen kirol portua.

  2. on 24 Abe 2006 at 5:37 pm 2.esainzdemurieta said …

    Hori ingurumen ebaluazioaren bidez jakingo dugu.

  3. on 19 Eka 2007 at 5:43 pm 3.» Zorionak Zumaia | ashet.eu blogeando desde Bilbao said …

    […] Precisamente sobre el Flysch, el biótopo y geología hablo hace unos meses Elisa Sainz de Murieta (Directora de Biodiversidad del Gobierno Vasco) en su blog, recordándonos las pequeñas cosas tan importantes que tenemos tan cerca. […]

Trackback This Post | Subscribe to the comments through RSS Feed

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.