Posts or Comments 13 October 2008

Ingurumena - Medio Ambiente esainzdemurieta | 22 Mar 2007 12:01 am

Gizakia Jainko bihurtu nahian

Gaur goizean, lehen orduan, albiste hau ikusi dut telebistan eta izoztuta geratu naiz erabat. Antza, Estatu Batuetako (non bestela!) zientzilari batzuek malariarekiko iraunkorrak diren eltxo transgenikoak sortzen ari dira.

Silogismoa hauxe da: eltxo transgenikoak malaraiaren aurrean sendoagoak direnez, malaria kutsatzeko gaitasun txikiagoa dute.

Esperientzia hau hasiera baino ez da, helburua gizakiok kutsatzen gaituen malariaren parasitoari aurre egin diezaiokeen eltxoa lortzea baita.

Baina kezkatzen hasteko, niretzat nahikoa da. Egia da malariak hildako ugari eragiten duela urtero, baina Jainko bihurtzeko esperimentoak, gaseosarekin mesedez.

moskitoa

Irudian, begi-berdedun eltxoa genetikoki moldatutakoa da eta alboan dagoena, naturan topa daitekeena (Iturria: NYT).

Norbaiti bururatu ahal zaio naturan horrelako intsektu espezie berri bat askatzeak zer nolako eragin sor zitekeen? Natura sistema izugarri konplexua da, eta ezin leike horrelako asmakizun batekin zer gertatuko den kontrolatzea. Zer nolako konpetentzia egon daiteke eltxo bien artean? eta intsektu sendoago hau beste motako gaixotasunak transmitituko balu? eta…?

Aurreko post batean, Eusko Jaurlaritzak nekazaritzan erabiltzen diren transgenikoei buruzko akordioa komentatzen nuen. Euskal Autonomia Erkidegoa transgenikoz askea deklaratzeko arrazoi nagusiena, honek sor ditzazkeen kalteen ziurtasunik ez dagoela zen, biodibertsitatearengan izan zitekeen eragina ezezagunarekin batera.

Prebentzio horrek gidatu beharko lituzke hartu beharreko erabaki guztiak.

Mimic

Berria entzun, eta Mimic filma etorri zait burura (Guillermo del Torok zuzendua, por tzierto). Zientzilariek, gaixotasun larri bat transmititzen dituen intsektua garbitzeko metodoa asmatzen dute. Zoritxarrez, urteak pasa eta mutazioak direla medio, intsektu horrek eboluzionatzen du… eta bueno, gainontzekoa, asma dezakezue.

Ados. Pelikula da, beldurrezko pelikula gainera, guztiz fantastikoa…

Baina erreflexio serio baten beharra dagoela argi dago nire ustez, eta erreflexio horrek orokorra izan beharko luke.

Hau oso garrantzitsua da, ez dut musutruk esaten: ez dezagun guztion gain eragin dezaketen inongo erabakirik Estatu Batuen eskuetan utzi.

7 Responses to “Gizakia Jainko bihurtu nahian”

  1. on 22 Mar 2007 at 5:15 am 1.ashet said …

    Oso onuragarria izango litzake malariari (eta beste hainbat gaixotasunei) aurre egiteko bideak aztertzea eta aurkitzea, baina genetikoki eraldatutako eltxo hauek Europan pairatu izan ditugun espezie inbaditzaileak ekartzen dizkit gogora.

    Mundua, baina batez ere Afrika, ez dago honela jolasteko. Benetako munduan bizi gara, ez Marvel-eko komik batean.

  2. on 22 Mar 2007 at 8:43 am 2.esainzdemurieta said …

    Hala da, helburua, zalantzarik gabe, zuzena da. Baina horralako metodoek beldurra ematen dute.

    Burura datorkit duela gutxi Eguzkiko kide batek gogorazten ziguna: bere garaian, transgenikoak babesteko argudioa munduko gosearekin akabatzea zen… eta urteak pasa, ikusi ahal izan dugu honelako helburu onuragarririk ez dugula lortu, transgenikoak, nekazal produkzioa hobetzeko metodoa baino ez dela, zer edo zer izatekotan…

  3. on 22 Mar 2007 at 2:16 pm 3.Tuki said …

    Horrelako gauzak Estatu Batuetan sortuak behar dira izan. Ene! Ez dakit pelikuletan gertatzen dena errealitatea izateko posibilitatea duen hala ez; baina ia posibilitateekin jolasten ari gara.

    Mundu honetan eta honekin egiten diren esperimentuak, “ruleta rusa”-ra jolastea bezelakoa da.

    Gaur hego hemisferioan gerta litezke mila desastre, baina noiz pasatuko dira Ipar hemisferiora?

    Karreran izan nuen irakasle batek beti “malaria” antzerakoak diren gaixotasunak ezabatzeko jokuan jartzen ari diren elementu asko gizakiaren aurka bueltan etorriko zirela zioen. Eta ez zait hain zaila iruditzen.

    Nuklear energia sortzen dituzten zentralak itxi nahi ditugu, behinik behin, bertan sortu daitezkeen failoek mundua suntsitu dezaketelako; ildo hau jarraikiz, laborategietan egiten diren esperimentuak ere betatu beharko genituzke,failo txiki batek munduko izaki guztiak erahil ditzazkelako.

    Naturak berez zituen ezaugarriak gizakiak Neolitikotik eraldatu ditu; baina gaur egun egiten ari garena anti- natura da eta horrek buelta izan beharko du…

  4. on 22 Mar 2007 at 5:08 pm 4.Mikel said …

    Nire ustez, gizakion ongizate eta osasuna animalien gainetik dago, eta aldaketa genetiko batek onura ekartzen baditu, ba aurrera.

  5. on 23 Mar 2007 at 12:17 am 5.esainzdemurieta said …

    Mikel, ulertzen dut diozuna, nire postan ere saiatu naiz argi uzten ez dudala helburua kritikatzen (malariarekin akabatzea), baizik eta metodoa (espezie berri bat asmatzea).

    Ez nator bat zurekin gizakiok naturaren gainetik gaudela diozunean. Gizakia eta naturaren arteko erlazioa orekan oinarritu behar da, nire ustez, erlazio hau iraunkorra izatea nahi badugu behintzat.

    Eltxo hori naturan askatzeak naturarentzako ezagutzen ez ditugun eta kontrola ezinak izan daitezkeen kalteak sor ditzazkeela ere uste dut.

    Gizakia natura, ingurumenaren parte zatikaezina da, beraz naturak jasaten dituen kalte horiek gugan ere izango dute eragina.

  6. on 23 Mar 2007 at 11:50 am 6.Mikel said …

    Ados, erlazioa orekatu behar dela, baina gizakiak beharrak baditu naturaren gainean dago. malaria oso gaitz larria da, batez ere hiruarren munduan eta ume asko hiltzen dira.
    argi dago halere, eltxoak “askatu” baino lehen neurrian hartu beharko direla, baina nire ustetan, el fin justifica el medio.

  7. on 24 Mar 2007 at 1:09 am 7.ashet said …

    Mikel, Elisak esan nahi dituen naturarentzako kalteak, baita gizakiarentzako kalteak dira, naturaren parte garelako. baina batez ere, ezezagunak direlako.

Trackback This Post | Subscribe to the comments through RSS Feed

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.