Posts or Comments 06 October 2008

Politika orokorra esainzdemurieta | 28 Mai 2008 09:13 pm

NIK BAIETZ!

Gaur ospatzeko eguna da, abertzaleok urteetan itxaroten egon garen aukeraren hasiera. Herriaren zati honek inoiz eman duen aurrerapausurik garrantzitsua izan daiteke.

Eta zalantzarik gabe, nik baietz esango diet gaur Eusko Jaurlaritzak onartutako galdera biei:

1. Ados zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?

2. Ados zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta Akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?

Bi dira galdera hauek hurrengo bi printzipio hauetan oinarritzen dira:

  • Printzipio Etikoa:

Giza eskubide guztien babesa, bizitza eskubidetik hasita. ETAri, hainbat urtetan herri honen oztopo nagusi eta askatasun zapaltzaile izandako, bere ekintza armatuaren gelditzea exijitu diogu behin eta berriro. Giza eskubide guztien defentsa osoa izan behar du prozesu honen oinarria.

ETAren desagerpena ezinbestekoa da, indarkeria arazorik latzena delako. Baina bakea eta bizikidetza arazo konplexua dira, eta honen konponbidea gatazkan parte hartzen duten faktore guztiei erantzun behar zaie.

  • Printzipio Demokratikoa:

Eusko Alkartasunak bere abenduko Biltzar Nagusian onartutako ponentzia politikoaren funtsa ere izan zen printzipio hau. Herritarren erabaki demokratikoa nahikoa da demokrazian.

Aurreko adibideak egon arren, printzipio hau ezaguna egin da gehienontzat Kanadako Gorte Gorenak 1998an emandako irizpenaren ondoren.

Kanadako Gobernuak, oinarrizko bi alderdiri buruzko iritzia eskatu zion Gorte Gorenari:

  • Ba al dagokio Quebec-i autodeterminazio-eskubidea?
  • Kanadatik bereiz daitezke beren aldetik Quebec-eko Erakundeak?

Eta erantzuna hauxe izan zen:

  • Ez Nazioarteko Zuzenbideazk, ezta Kanadako Zuzenbideak ere, ez diote onartzen Quebec-i autodeterminazio-eskubidea onartzen, ezta bere aldetik bereizteko eskubidea ere.
  • Hala ere, erreferendum-ean, Quebec-eko herritarren gehiengo garbiak, sezesioari buruz garbi galdetuta emaitza positiboak lortuko balira, Kanadako Gobernuak, gehiengoak errespetatzeko printzipio demokratikoari jarraiki, Quebec-ekin negoziatzeko betebeharra du.
  • Quebec-ek berriz, federazio-printzipioari jarraiki, konponbidea negoziatzeko edo ituntzeko betebeharra dau, bere aldetik jardun baino lehen.

Norbaiti bururatzen al zaio Auzitegi Nazionalak horrelako irizpea egin zezakeela?

Tamalez, Espainiar estatuarentzat printzipio demokratikoa ez da esistitzen, eta Gobernuak dagoeneko esan du galdeketa geldiaraziko duela.

Gure esku dago. Euskal Herritarron esku dago, geurea baita, aitortu ala ez, erabakia.

  

* Iturria: EAren Ponentzia Politikoa. VIII. Biltzar Nagusia.

Trackback This Post | Subscribe to the comments through RSS Feed

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.