Posts or Comments 06 July 2008

Politika orokorra esainzdemurieta | 28 Ira 2007 07:00 pm

Bai Euskal Herriari!

Gaur ilusio handiko eguna izan da niretzako, Lehendakariak Legebiltzarrean egindako hitzaldia ezagutu eta gero.

Legebiltzarra

Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak bere lidergoa berreskuratu duela, sueteneko garaian erdi lokartuta egon ondoren. Baina batez ere Ibarretxek bere konpromisoari eutsi egin diola azpimarratu nahi nuke: gure herriaren zati honetan bizi garenok, gure etorkizunarien inguruko iritzia eman ahal izango dugu erreferendumean.

Azpimarratu nahi nuke, Eusko Alkartasunak kontsulta koalizio akordioan barneratu zuela, eta pozten nau Ibarretxeren zintzotasuna akordio honen eta hauteskunde programaren konpromiso hau betetzeko orduan.
Lehendakariak azaldu duenez, Estatuarekin adostasuna lortzeko saiakerak egiteko konpromisoa ere hartu du Lehendakariak, baina adostu ala ez kontsulta, 2008ko urrian egingo da.

Alkartasun egunean, Erraztik ere argi utzi zuen: Estatuak aurrera egiten uzten ez badigu, beste bideak topatu beharko ditugu.

Azken finean, zer espero dezakegu Espainiarengandik? Cataloniako Estatutuaren adibidea ere badugu. Adostasuna ia erabatekoa izan arren, Madrilen Espainiako interesen arabera erabat moldatu egin zuten.

Talantedunek, kontsentsuaren beharra oihukatzen dutenek, PSOEk, betoa-eskubidea gordetzen du patrikan.

PPk behintzat argi esaten ditu gauzak, Maria San Gilek beren eskaintza “konstituzioa eta estatutua direla” azpimarratu du. Ez genuen gutxiagorik espero.

Beste muturrean, EHAK-koen mintzaldia. Kontsultak konfliktua konponduko ez duela esanez, gatazka konponduko duen kontsultaren alde egongo direla esan du. Arrazoirik eman gabe, alternatibarik proposatu gabe, betiko legez, ezezkoetan.

Lehendakaria ausart eta zuzen jokatzen ari da, ni harro nago eta ilusioz beterik.

Euskal Herriari BAIETZ esateko garaia heldu zaigu!

Gora Euskal Herria!

euskalherria

………………………………………………………………………………………………..OHARRA:

Lehendakariaren hitzaldi osoa: Legebiltzarra_ibarretxe

One Response to “Bai Euskal Herriari!”

  1. on 29 Ira 2007 at 11:33 pm 1.GORRI Donostiarren HITZA!! said …

    […] Noticias relacionadas: EA cree que es momento de alcanzar un nuevo pacto político consensuado que reconozca el derecho a decidir. Bai Euskal Herriari  Posted in Euskadi, Politica en general, mundo. […]

Trackback This Post | Subscribe to the comments through RSS Feed

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.