Ingurumena - Medio Ambiente esainzdemurieta | 27 Urt 2007 08:00 am
Azterkostak 15 urte!
Hala da, bai. Udazken oro antolatzen den AZTERKOSTA programak, aurten 15 urte beteko ditu martxan.
Azterkosta ingurumen hezkuntzarako programa da, Euskal Autonomia Erkidegoan 1992an jarri zen martxan Ingurumen Sailaren eskutik, nazioarteko Coastwatch programa europarraren adaptazioa.
Azterkostak, bere izenak dioen bezala, kostaldea eta bere arazoak ezagutzea du helburu; hura babesteko, lehenengo ezagutu beharra dago. Programa honek urtero 2000 partaide inguru biltzen ditu gure kostaldearen inguruan, honen arazoak kezkatuta.
.

.
Kostaldea 5km-ko zatitan banatzen da, apuntatzen diren taldeen artean banatuz. Programak hainbat ekintza barneratzen ditu (hala nola argazki eta marrazki lehiaketak ume eta gazteentzako), baina benetako arrakasta kostaldera egiten diren irteeratan datza.

.
Irteera horietan, parte hartzaileei kostaldearen ezaugarriak aztertzeko behar duten tresneria osoa banatzen zaie: analisi kimikoak egiteko kit txiki bat, eskuliburuak,…
Urte hauek guztietan programan parte hartu duten milaka pertsona horiek jaso dituzten datu guztiak Ingurumen Saileko webgunean ikus daitezke:
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.