Posts or Comments 21 November 2008

Ingurumena - Medio Ambiente & Politika orokorra esainzdemurieta | 14 Abe 2006 12:11 am

gure ahotsak

Artikulu hau irakurtzen duzuenok seguruenik dagoeneko badakizuela Ahotsak zer den: “Emakumeak, batzen gaituenetik” lelopean sortutako bake prozesuaren aldeko emakumeon mugimendua.

Oraingoan Ahotsak-en azken ekimenaz hitz egin nahi nuke, behar duen oihartzuna izan ez duelako uste baitut.

Ahotsak

Abenduaren 2an emakumeak Bilbon bildu ziren bakearen aldeko konpromezua berretsi eta baita proposamen zehatz bat gizarteratzeko.

Duela hilabete batzuk, Wangari Muta Maathai Nobel Sariduna Euskadin egon zen. 2004ean Bakearen Nobel Saria jaso zuen hain zuzen berak sortu eta bultzatutako Green Belt Movement Fundazioaren bidez demokrazia, bakea, garapen iraunkorra eta emakumeen alde egiten zuen lanagatik: 30 urtez Afrikako milaka emakume mugiarazi dituzte zuhaitzak landatzeko.
Bestalde, zuhaitzak ere oso garrantzitsuak izan dira euskaldunontzat. Denok ezagutzen dugu Gernikako Arbola eta honek izan duen esanahia gure herriarentzat mendeetan zehar: elkartzeko, eztabaidatzeko gunea izan da. Ahotsak mugimendua ere espiritu eta filosofia berarekin sortu egin zen, batzen gaituena beti abiapuntu hartuta.

Gernikako zuhaitzaren filosofiari eta Wangari Muta Maathairen adibideari jarraituz, bakea eta elkarrizketaren aldeko ekimena proposatzen dute Ahotsak Emakume taldea: Euskal udalerriei zuhaitz bat landatzeko gunea bilatzeko eskatuko zaie, elkarrizketa, topagune eta bakearen aldeko gune izateko.

Zorionak ekimen honegatik. Bakea posible delako.

Trackback This Post | Subscribe to the comments through RSS Feed

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.