Posts or Comments 13 October 2008

Daily Archive for "Igandea, Apirila 22nd, 2007"



Sailkatugabeak & Ingurumena - Medio Ambiente esainzdemurieta | 22 Api 2007

Conferencia Internacional sobre Cambio Climático

2007 Apirila 23 9:00 amto2007 Apirila 24 8:00 pm
Conferencia CC

Ingurumena - Medio Ambiente esainzdemurieta | 22 Api 2007

Al Gore-ren filma Guggenheim-en

Hala da, bai. Gaur, Lurraren Nazioarteko Egunean, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren eskutik Al Gore-ren filmaren doainiko emanaldia disfrutatu ahal izan dugu Guggenheim Bilbao Museoan, “Egia gogaikarria” hain zuzen ere.

Esther eta Al Gore

Esther Larrañaga, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburua, Al Gore-rekin, Boisera (Idaho) egindako bidaian.

.

Filma honen emanaldia, bihar eta etzi Bilbon ospatuko den Klima Aldaketaren Nazioarteko Hitzaldiaren hasierako ekitaldia izan da, jende guztiarentzako zabalik. Konferentzian, mundu mailako aditu nagusienetarikoak bilduko dira, hala nola, MARIO MOLINA, nobel sariduna eta ozonoko geruzaren zuloko aurkitzailea; Dimitri Zenghelis, STERN ekonomilari britainiarraren kabineteko kidea; ANIL MARKANDYA, ekonomia irakaslea eta IPCC-ko kidea edo Mª CARMEN GALLASTEGI euskalduna, EHUko Ekonomia irakaslea EHU-n eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailburu ohia.

Klima aldaketa dagoeneko hipotesia ez dela onartuta, konponbideak bilatu eta martxan jartzeko momentua da, gehiago itxaron gabe. Hau izan da hasiera-hasieratik Ingurumen Sailak izan duen helburu nagusia mundu mailako adituak Euskal Herrian batu nahi izan dituenean: daukagun arazo global hau aztertu, gure mailako konponbideak bilatuz.

Al Gore-ri buruz bakoitzak uste duena salbu, egia da gizon honek aldaketa klimatikoari buruzko datu interesgarriak azaltzea lortu duela, edonork ulertzeko moduan. Beraz, hurrengo egunetan Klima Aldaketa konferentziaren gai nagusienak komentatzen joango naiz, baina bitartean, “Egia gogaikarria” ikustera animatu nahi zaituztet.