Sailkatugabeak esainzdemurieta | 13 Api 2007
Badoa Rallyestone!!!
Iaz, kotxe klasikoen rallye hau berreskuratu eta aurten ere Bilbon Rallyestone ikusteko aukera daukagu.

25 urtetik gorako 80 kotxe baino gehiago, erregulartasunaren bila korrika!!
Esan beharra dago, Bilboko Udalean EAk kudeatzen duen Hezkuntza, Gazteria eta Kirol sailak eta bere buru den Jon Aritz Bengoetxeak zer ikusi nabarmena izan dutela rallye honen berreskurapenean.
Rallye-a Bilbon hasi da gaur, benetan gauza harrigarria eta berezia da, baita motorzaleak ez garenontzat ere. Aurten gainera, partaidetza bereziarekin, Eusko Alkartasunako bi zinegotzik hartu baitute parte rallye honetan: lehen aipatutako Jon Aritz Bengoetxeak eta Donostiako zinegotzi den Harkaitz Millanek, SEAT 850 batekin.
Hantxe izan naiz ni, momentu hau argazki erreportai txiki baten bidez betikotzeko. Continue Reading »