Ingurumena - Medio Ambiente esainzdemurieta | 22 Mar 2007
Gizakia Jainko bihurtu nahian
Gaur goizean, lehen orduan, albiste hau ikusi dut telebistan eta izoztuta geratu naiz erabat. Antza, Estatu Batuetako (non bestela!) zientzilari batzuek malariarekiko iraunkorrak diren eltxo transgenikoak sortzen ari dira.
Silogismoa hauxe da: eltxo transgenikoak malaraiaren aurrean sendoagoak direnez, malaria kutsatzeko gaitasun txikiagoa dute.
Esperientzia hau hasiera baino ez da, helburua gizakiok kutsatzen gaituen malariaren parasitoari aurre egin diezaiokeen eltxoa lortzea baita.
Baina kezkatzen hasteko, niretzat nahikoa da. Egia da malariak hildako ugari eragiten duela urtero, baina Jainko bihurtzeko esperimentoak, gaseosarekin mesedez.

Irudian, begi-berdedun eltxoa genetikoki moldatutakoa da eta alboan dagoena, naturan topa daitekeena (Iturria: NYT). Continue Reading »