Ingurumena - Medio Ambiente esainzdemurieta | 21 Urt 2007
Tximeleten atzetik
Hauxe da Ingurumen Sailak argitaratutako azken liburuaren izena eta honek dioen bezala, tximeletei buruzko argazki, marrazki eta informazio guztia topa daiteke, hori bai, danok uler dezakegun idazkera erabiliz. Zalantzarik gabe, oso liburu gomendagarria.
Liburua 4 atal nagusietan banatzen da:
- Informazio orokorra: noiz agertu ziren Lurran, zeintzuk dira bere ezaugarri nagusiak, sortze faseak…
- Tximeletak eta gizakia, bere kontserbaziorako proposamenak barne
- Tximeleten obserbazioa, aholku praktiko batzuk ere barne
- Irudien galeria bat, tximeleten fase guztiak jasotzen dituena: estalketak, arraultzak, beldar eta krisalidak eta tximeletak.
Hainbat gauza interesgarriren artean, bi gustatu zaizkit bereziki. Lehena, euskal kulturan tximeletak bere garrantzia izan duela.
Ba al zenekiten euskaraz izen gehien duen animalia dela tximeleta?