Sailkatugabeak & Ingurumena - Medio Ambiente & Geologia esainzdemurieta | 03 Abe 2006
Hitzaldia: Galdames edo Triano mendien biotopoa
| 2006 Abendua 15 | ||
| 7:00 pm | to | 8:00 pm |
EAren 20. urteurrena dela eta, Muskizko kideek hitzaldi eta konferentzia saio desberdinak antolatu dituzte urtean zehar.
Oraingoan, Galdames edo Trianoko mendiak biotopo babestu izendatzeko prozesua martxan dagoelarik, honen inguruko hitzaldia antolatu dute. Abenduaren 15ean bertan elkartuko gara beraz.
Kultura esainzdemurieta | 03 Abe 2006
New Orleans-i buruz…
Después del desastre del Katrina y de la casi desapareción de Nueva Orleans, hemos visto innumerables muestras de solidaridad.
La última que he podido ver viene de la mano de la música: U2 y Green Day se han unido para cantar “The saints are coming“. Esta canción se ha colocado en el 3er puesto de la lista Top 20 de MTV, y la verdad es que el experimento suena así de bien:
[youtube]4dCTCh1kbis[/youtube]
Sailkatugabeak esainzdemurieta | 03 Abe 2006
Neu ere animatu naiz
Azken hilabete hauetan blog-en mundua hurbiletik ezagutzeko aukera izan dut nire lagun den Galderren eskutik.
Irailean Galderrek Blog-ei buruzko solasaldi bat antolatu zigun, Jose Antonio del Moral-en eskutik. Orduan dagoeneko oso tresna potente eta interesgarria iruditu zitzaidan, baina bai Galderrek eta bai Jose Antoniok argi utzi ziguten blog batek konpromisoa eskatzen zuela, eguneratuta izateko, bizirik irauteko.
Eta nola gainezka nabilen beti, ez nintzen sentitu konpromiso hori hartzeko gai…
Baina orduz geroztik, blog-en influentzia gero eta handiagoa izan da nire inguruan. Del Moral-ekin urriaren amaieran beste ikastaro bat izan genuen eta azkenean nire txokoa sortzera animatu egin nintzen.
Erabakia hartuta zegoen, baina zelan ekin? Eskertu nahi diot hemendik Galderri eman dizkidan azalpen eta laguntza guztiengatik… baina ez dira nahikoa izan! eta azkenean Galderrek ikastaro praktikoa antolatzeko proposamena luzatu zigun, Aberrigintzan Kultur Taldea-ren eskutik.
Atzo izan genuen hasiera hasieratik blog bat sortzeko ikastaro trinkoa. Eta hauxe da emaitza.
Hastear dago nire ibilbide berria.